Materia
Gure inguruan dagoen guztia (mendiak, ura, harriak, elikagaiak, animaliak, perretxikoak, landareak, gizakiak, etxeak, airea, gure planeta, eguzkia, izarrak…) materiaz osatuta dago. Baina zer da materia?
Ez da erraza materia zer den definitzea, edo, hobeto esanda, definizio horrek esan nahi duena erraz ulertzea; baina materiak berezkoak dituen propietateak kontuan hartuz, irits gaitezke materia zer den ulertzea.
Materiak leku bat okupatzen du, eta materia bat dagoen tokian, eta une berean, ezin daiteke egon beste bat. Gainera, edozein materiak masa du (hizkera arruntean esanda, pisatu egiten du, nahiz eta masa eta pisua ez izan gauza bera…).
Gauzak horrela, era honetan adieraz dezakegun, era ulergarrian, materiaren definizioan:
Masa duen eta espazioa okupatzen duen edozer da materia.
jueves, 22 de abril de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario